You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Artista

David Hockney

Bradford, 1937

David Hockney Bradford-en jaio zen 1937. urtean. Bradford School of Art eskolan ikasi zuen Royal College of Art-ean sartu aurretik, eta, azken horretan, 1959 eta 1962 urte artean ikasi zuen. Besteak beste, Allen Jones eta R. B. Kitaj izan zituen ikaskide. Hockney ospetsu egin zen, oraindik ikasle zela, haren obra Young Contemporaries erakusketan sartu baitzuten; erakusketak Britainiako pop artearen loraldia markatu zuen. Los Angeles hirira bisitan joan zen hirurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, eta, handik gutxira, bertan bizitzen jarri zen. Askotan lotzen da Kalifornia hegoaldearekin eta han bizitako hamarkadetan zehar egindako obra ugarirekin. 2004. urtetik aurrera, Hockney Bridlingtonen bizi izan zen hainbat urtetan, eta Yorkshireko paisaia irudikatu zuen akuarela eta olioen bitartez, eta, baita pelikulen eta iPad-en bidez ere. Paisaiaren aurkikuntza hori David Hockney: ikuspegi zabalagoa erakusketan gailendu zen; erakusketa Royal Academy of Arts zentroan ikusgai egon zen 2012an, eta, gero, Guggenheim Bilbao Museora ekarri zuten. Erakusketaren ondoren, Hockney Los Angeles hirira itzuli zen, erretratuaren intimitatera. Genero hori funtsezkoa izan da haren karrera luzean, eta oraindik ere oso atsegin izaten jarraitzen du. 

2013ko udan, 90 erretraturen multzo handia osatuko zuen lehen pintura egin zuen. Horietatik 82 erakusketa honetan ikus daitezke natura hil batekin batera.


Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean